Aktibismo digitala: Ideiatik Pai Pai Magazine aldizkariaren sorrerara
Anna Fux Espainian hazitako germanofilipinarra da. Gaur egun, generoa, arraza eta queerra lantzen dituen hainbat komunikabidetan kolaboratzen du. 2020. urtearen hasieran, Pai Pai Mag. online aldizkaria sortu zuen, Asiako hispanohiztun diasporari eskainia.
Ekin lanari! Zure ideiak behar ditugu eta proiektu batean nola eraldatzen diren ikusi nahi dugu.
Uste dut pertsona guztiak garela sortzaileak, sortzeko gogoa dugulako, besterik gabe. Askotan, sormena artistikoa denarekin parekatzen dugu, baina sortzeak askoz zabalagoa den zerbaiti egiten dio erreferentzia.
Edozein motatako proiektuak sortzea da, ideia bat edo batzuk oinarri hartuta. Gure sortze-prozesuaz hitz egingo dut, baina berriro diot ez dagoela bide bakar bat, kontua ekitea dela. “Zer pentsatuko dute?” horrek lotsa ematen badizu, egia da… inori ez zaio hainbeste axola. Inori ez zaio axola zure proiektua zeuri axola zaizun beste, eta inor ez da zain izango, edo, izatekotan, oso jende gutxi, ea “barregarri geratzen” zaren edo porrot egiten duzun. Animo! Beti da une egokia hasteko. Orain egin dezakezu, une honetan dakizunarekin eta daukazunarekin.
Pai Pai Magazine online aldizkaria kolektibitate digital kritikoaren nahitik sortu da. Guretzat eta Asiako gure komunitatearentzat sortu nahi genuen. Hastapenak oso xumeak izan ziren, asiar jatorriko hiru neska ginen, interes partekatuak zituztenak. Antiarrazakeriaz, feminismoaz eta gure kultura eta talentua ospatzeaz interesatzen gara. Oso prozesu organikoa eta naturala izan zen geure buruari galdetzea: Zer da oraintxe bertan behar duguna? Zeren beharra izan dugu Espainian hazteko? Izan ere, zure antzeko historia duen jendearekin topo egiten duzunean, konturatzen zara sarritan beharrak antzekoak direla. Nire lankideak eta ni nagusiki zuria den herrialde batean hazi gara.
Aktibismoa, era guztietako aktibismoa, premisa sinple batetik abiatzen da: zerbait gaizki dago. Ohartzen gara, adierazten dugu, baina, gainera, aldatu egin nahi dugu, eta irtenbideak proposatzen ditugu. Egoera horren aurrean, lanari ekin behar zaio. Hasi aurretik egin beharreko 5 galdera “Nola sortu proiektu sortzaile/aktibista bat?”-era itzulita justu gure prozesuaren hasieran, laguntza handia eman zigun galdera hauek egiteak:
1. Nor gara ?
2. Norentzat sortu nahi dugu?
3. Zer da ona?
4. Nola batu ditzakegu gure talentuak eta interesak zerbait erabilgarria egiteko?
5. Hori existitzen da?
“Ni kabituko naizen lekua ez da izango neuk sortu arte”.
Aipu hau James Baldwin afroamerikar idazle miragarriarena da. Beste gauza askotan bezala, hemen ere Baldwin jaunak arrazoi zuen: sarritan zeure etxea sortu behar duzu mundu honetan. Batez ere, zapalkuntza-ardatz batzuek zeharkatzen bazaituzte. Zeuk baino ezin duzu jakin zer behar duzun gehien, eta elkarrekin erabakitzen dugu zer behar dugun. Ez al dago oraindik mutil gayentzako eskubaloi talderik zure hirian? Sortu ezazu.
Aldizkari online independente baten argitalpena tresna aktibista antiarrazista gisa.
Online aldizkari baten formatua, zehazki aldizkari independente batena, askatasun handiagoa izateko aukeratu zen. Gaur egun, Interneten batez ere sare sozialetatik nabigatzen da. Horien arazoa da muga handiak dituztela. Zentsura dago, ikusezin bihurtzen zaituzten algoritmoak daude, jazarpena dago, blokeoa dago.
Online plataforma independentea sortu genuen, bere webgunearekin, oso garrantzitsua baitzitzaigun Interneten leku bat izatea, zeinean ezin izango zuten gure edukia zentsuratu eta gure testu baten luzapena erabaki edo mugatu.
Gure iritzia edo igoko genituen argazkiak ere ez ziren murriztuko, eta hori argi eta garbi gertatzen da Instagramen, Facebooken eta enparauetan eduki jakin bat argitaratzen duzunean.
Pai Pairen helburuak :
Kontzientzia komunitarioa benetan ulertzeko arazoa ez zarela zu, zureganako gorrotoa baizik.
Kolektibitatea sortu bakardadea atzean uzteko eta ahalduntzea sustatzeko.
Laguntza leku izan.
Asiar diasporaren talentua ospatu.
Pai Paiko argitalpenen adibideak :
Chenta Tsai Putochinomaricón taiwandar artista queerrari egindako elkarrizketa https://paipaimag.com/entrevista-putochinomaricon/
Covid pandemiaren ondorioz komunitate txinatarrarekiko eta ekialdeko asiarrarekiko sortutako arrazismoari buruzko artikulua https://paipaimag.com/la-enfermedad-que-legitima-el-racismo-una-leccion-no-aprendida/
Solidaritateari eta asiar komunitateari buruzko artikulua Black Lives Matterren testuinguru bateko antiarrazismoaren barruan https://paipaimag.com/asians-for-black-lives