Lodifobia eta arrazismoa errepasatzen

Lodifobia eta arrazismoa errepasatzen

Zuritasunerako erakargarri diren gorputz beltzen basatiratzea, exotizazioa eta erakusketa garai kolonial / esklabistatik dago presente. Europako hainbat hiritan (Madrilen eta Bartzelonan, besteak beste) izandako “giza zooetatik”, pertsona kolonizatuak eta Zesklaboak basati gisa deskribatzen dituzten dokumentuetaraino, pertsona horiek “beste batzuk” balira bezala pentsatu dira. Ikuspegi horiek ez daude gaur egun Hegoalde globaleko pertsonak edo haien ondorengoak komunikabide, liburu eta abarretan erretratatzen diren moduetatik urruti.

Pentsamendu dekolonialak ganoraz azaltzen digu Mendebaldeak sortutako binarismoa. Mundua kontrakoetan banatuta: basatia/zibilizatua, zuria/beltza, aberatsa/pobrea, gizona/emakumea… horrek interes ekonomikoei erantzuten die. Arraza-kapitalismoa kolonizazio eta esklabotza prozesuekin hasten da, gorputzak balio bat hartzen du. Gorputzak posizio bat adierazten du arraza-pribilegioaren (edo zapalkuntzaren), klasearen, kidetasunaren eta abarren eskalan.

Gorputzean fokatze hori agerian uzten du deskribatutako lehen desberdintasuna gorpuztasuna izateak; hortik abiatuta baino ezin eraiki daiteke arrazializatutako pertsonen gutxiagotasunaren inguruko narratiba bat, eta, beraz, onargarritzat jotzen diren eta onartzen ez diren praktiken ingurukoa.

Horren froga da testu kolonial eta esklabistetan pertsona beltz eta marroi horien gorputzak animalia moduan definitzen direla. Indarra, tamaina, lanerako gaitasuna eta abar. Beste kasu ezagun bat Sara Baartmanena da, edo, adibide gaurkotuago bat jartzearren, Bayones hirian disekatutako pertsona beltzarena (museoetan dauden hainbat gorputz beltzen arteko bat baino ez).

Gaur egun, pertsona arrazializatuen gorputzen balioak kapitalismo zuriari eman, ekoitzi eta egin diezaioketen horretan kokatuta jarraitzen du. Integrazioaren narratibarekin jarraitzen du, paperak izateko lan egin beharrarekin, herrialde baten parte izan ahal izateko biztanleria zuriari zerbitzua eman beharrarekin.

SARA BAARTMAN ETA
LODIFOBIAREN EZARPENA

Sara Baartman funtsezko istorioa da lodifobia arrazista nola ezartzen den jakitera hurbiltzeko. Mendebaldeko edertasun-kanonak egoera askotatik igaro dira, argaltasuna arbuiatu egin da, gaixotasuntzat hartzera ere iritsita, beste une batzuetan gizentasuna gurtu izan da gizarte-ongizatearen seinale gisa… Baina gutxi aipatzen da nola Arraza izan den egungo lodifobia-iruditeriaren eraikuntzan faktore erabakigarrienetako bat. Hori pentsatzeko garrantzitsua da gertaera nagusi batzuk kontuan hartzea: esklabo bihurtutako pertsonen salerosketa atlantikoa, arraza-zientziaren gero eta diskurtso zabalduagoa, erlijioak sabelkeria bekatu gisa gaitzestea.

XIX. mendera arte ez zen ezarri gizena izatea moralaren aurkakoa zela, eta orduan hasi zen komunitate medikoa “gizentasunaren arriskuez” eta “gehiegizko gantzaz” ohartarazten.

Sara Barhman gaur egun Hegoafrika izenez ezagutzen den lurraldeko feminitate bat izan zen. 1814an Frantziara eraman zuten, eta, geroago, Europako beste herrialde batzuetara, Ingalaterra kasu, non “Hotentoteko Venus” deitu zioten. Haren “aldaken munstrotasunaren” ondorioz, gauetan erakusten zen, bere gorputza zein handia zen aitzakiatzat hartuz, bereziki zati batzuk, hala nola ipurdia. “Antropologoek eta zientzialariek” aztertu nahi izan zuten, baita hil ondoren ere, pertsona zurien antzekoa (organoak, hezurrak…) ote zen jakiteko. Hil zenean, haren gorputzaren igeltsuzko moldea egin zen disekatu aurretik. Gainera, haren hezurdura, burmuina eta organo genitalak flaskoetan gorde ziren, eta Parisko Gizakiaren Museoan 1974ra arte ikusgai jarri, eta Hegoafrikara

Lodifobiaren eraikuntzara itzuliz, garaiko zientzialarien arabera, emakume zuri eta beltzen arteko gorputz ezberdintasunak pertsona beltzen gutxiagotasun teoriak frogatzen zituen. Teoria horiek zioten afrikarrak barbaroak, basatiak eta biziotsuak zirela. Hori dela eta, esaten zen ez zutela gaitasun intelektual nahikorik, ezta kontrol propiorik ere, zer jaten zuten edo zer sexu-jokabide zituzten kontrolatzeko.

"

Gaur egun, gordofobia diskurtso mediko batekin lotuta dagoela uste dugu (medikuntzatik askotan agertzen den osasunarekiko kezka faltsu hori). 

Gaur egun, pentsatzen dugu lodifobia diskurtso mediko batekin lotuta dagoela (medikuntzatik askotan agertzen den osasunarekiko kezka faltsu hori). Baina AEBetan, adibidez, emakume beltzak dira gizenenak. Lodifobia gorputz potoloenganako gorroto estruktural bezala defini daiteke, eta horrek munduan bizitzeko aukerak izugarri baldintzatzen ditu. Baina garrantzitsua da pentsatzea zapalkuntza hori beste ardatz batzuekin gurutzatuta dagoela, hala nola kapazitismoarekin, arrazismoarekin eta gorputzei buruzko ideia patriarkalekin. Lehen olatu feministek ohartarazi zuten medikuen kezka berri horrek gorputzen gaineko kontrola zekarrela, eta hala zen. BAINA kontrol hori paradigma arrazista batean eraikita zegoela esatea ahaztu zitzaien, zeinak zioen ez zutela emakume beltzen antzik izan behar. Horrela, emakume zurien gorputz-diziplinamendurako oinarri bihurtu zen gorputz beltzaren antza izateko beldurra.

GMIAREN HISTORIA ARRAZISTA ETA ZERGATIK HURA KATEGORIA UNIBERTSAL GISA ERABILTZEARI UTZI

GMIa (Gorputz Masaren Indizea) Queteleq-ek asmatu zuen duela 200 urte inguru; astronomian, matematikan eta soziologian aritzen zen belgikarra zen, eta ez zen medikua. Pertsona horrek lan soziologiko bat egin zuen, garaiko gizarteko gizon zuri ideala identifikatzeko. Gainera, XIX. mendean kriminologia eskola baten sortzaileetako bat izan zen, zeinean, Cesare Lombrosorekin eta beste kriminologo batzuekin batera, arrazializatutako pertsonak beste espezie batekoak zirela eta modu naturalean krimenak egitera bideratuta zeudela esaten zuen. Basatiak omen ziren jaiotzez. GMIa sortzeko hartutako neurriak eskoziar eta frantsesenak ziren guztiak. Neurri horiek erabili ziren eugenesia justifikatzeko eta pertsona ezinduak eta arrazializatuak nahitaez antzutzeko.

Hala ere, INOIZ EZ zen GMIa zerbait indibidualtzat hartu, baizik eta, gehiago, gizarte zuriari zegokion kontu estatistikotzat. Beraz, gizentasuna gizarte-eraikuntza bat da, eta hori arraza-adierazleekin neurtzen den herrialdeetan pertsona beltzak dira “gizenenak”. Horrek aukera ematen dio sistemari beste baldintza mediko batzuk alde batera uzteko, pisuarekin justifikatzeko, eta are tratu txarrak ere justifikatzeko. “Gizentasunari” errua egoztea elikagai eta baliabide gabeziari eta etengabeko diskriminazioari kasurik ez egiteko modu bikaina da.

VICKY FOTABON

Back To Top

#SexualitateaGorpuztasunaetaTratuOnak

Dokumentu hau prozesu parte-hartzaile eta kolektibo baten emaitza izan da. Prozesu horretan espazio digitalen inguruko jakinduriak, sentipenak eta esperientziak partekatu ditugu, baita ikusteko (se), entzuteko (se), hausnartzeko, laburtzeko eta eragiteko lurraldeak ere.

Social